Bananketa edo dibortzio baten osteko kudeaketa ekonomikoa izaten da gurasoen arteko zalantza eta desadostasunen iturri nagusietako bat. Elikagaien pentsioak zer estaltzen duen eta aparte zein kontzeptu ordaindu behar diren argi ulertzeak, gatazka legalak saihesteaz gain, adingabeen egonkortasuna eta ongizatea babesten ditu.
Lehenik eta behin, garrantzitsua da Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko araudi zibila zein den jakitea, lan horretan zer pauso eman behar diren jakiteko.
I. Aplikatu beharreko lege-esparrua
Euskal Autonomia Erkidegoko familia-zuzenbidearen esparruan, erreferentziazko araua ekainaren 30eko 7/2015 Legea da, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia-harremanei buruzkoa.
Hauek dira funtsezko manuak:
- 5. artikulua. Hitzarmen arautzailea: Aplikatzekoa den arauari heldu aurretik, jakin beharrekoa da borondatearen autonomiaren printzipioagatik alderdiek berariaz finka dezaketela zein gastu hartuko diren aparteko gastutzat.
Azaldutakoa kontuan hartuta, aipatutako legearen 5. artikuluaren arabera, gurasoen arteko itunak berariaz zehaztu behar ditu seme-alaben kargei eta elikagaiei egin beharreko ekarpena, ordaintzeko moduak eta aparteko beharrak ordaintzeko oinarriak.
- 10. artikulua. Mantenu-pentsioa, familia-kargak eta aparteko gastuak: Funtsezko artikulua da. Legez definitzen du zer den gastu arrunt bat, zer den beharrezko aparteko gastu bat eta nola kudeatzen diren borondatezko gastuak.
- Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen 3. artikulua: Estatuko Kode Zibilaren aplikazio osagarria ezartzen du, eta Kode Zibilaren 142. artikulua nabarmentzen du, elikagaien kontzeptu integrala mugatzen duena (mantenua, gela, jantziak, hezkuntza eta laguntza medikua).
II. Gastuen sailkapena
Lege honek hiru maila bereizten ditu, aldizkakotasunaren, aurreikusgarritasunaren eta beharraren arabera:
1. ARRUNTAK (OHIKOAK)
(ohikoak+aurreikusgarriak)
Ohiko pentsio / kontu arruntean barne bertan ezartzen dira adingabeek dibortziatu/banandu aurretik zituzten gastuak bere gain.
2. APARTEKOAK(EZOHIKOAK) (ustekabekoak eta beharrezkoak)
Familien gaitasun ekonomikoaren arabera ordaintzen dira
3. BORONDATEZKOAK
(Ez ezinbestekoak)
Akordioa behar dute; bestela, erabakitzen duenak ordaindu beharko du
Kasu honetan, garrantzitsua izango da gastu hori hartzeko oposizioa/ezezkoa espresuki adieraztea, izan ere, gastuaren proposamenaren aurka ez agertzea isilbidezko onarpentzat har daiteke
1. Gastu arruntak
Lege-oinarria: Art. 10.2, 7/2015 Legea
«Gastu arruntzat hartu behar dira seme-alabek eskuarki behar dituztenak eta aurreikusten den sortzapena dutenak, bai eta gurasoek halakotzat hitzartzen duten beste edozein ere.»
- Etxebizitza eta mantenua: elikadura, higiene produktuak, ohiko arropa, oinetakoak eta etxeko horniduren zati proportzionala (argia, ura, berogailua, internet).
- Derrigorrezko hezkuntza arautua: Eskoletako matrikula arruntak, kooperatibako kuotak edo ohiko eskola-hilekoak, eskola-asegurua, jantoki-zerbitzua eta eskola-autobusa, modu erregularrean erabiltzen badira.
- Ikasturte hasiera: Testuliburuak, libretak, motxilak eta ikasturte hasierako eskola-material suntsikorra, baita derrigorrezko uniformeak ere.
- Oinarrizko osasuna: Pediatriako ohiko kontsultak, haurren egutegiaren azterketa ofizialak eta farmaziako sendagai komunak.
2. Behar diren aparteko gastuaknecesarios
Lege-oinarria: Art. 10.2 eta 10.3, 7/2015 Legea
«...seme-alaben aurreikusi ezin diren eta graduatu ezin diren beharrek eragindakoak, eta, betiere, osasun-sistema publikoak edo mediku-aseguruak estaltzen ez dituen osasun-gastuak, baita hezkuntza-gastuak ere.»
Hiru irizpide betetzen dituzte: aurreikusezinak, ez aldizkakoak eta atzeraezinak edo beharrezkoak dira. Ez dira pentsio arruntaren barruan sartzen eta guraso bakoitzaren baliabide ekonomikoen arabera ordaindu behar dira (normalean %50ean, judizialki ezarritako beste ehuneko bat izan ezik).
- Osakidetzak eta mutualitate pribatuak estaltzen ez duten osasuna:
- Ortodontzia-tratamenduak, haur-odontologiakoak eta agindutako endodontziak.
- Betaurreko graduatuak, lentillak eta entzuteko protesiak edo traumatologikoak.
- Ebakuntza kirurgikoak edo tratamendu mediko urgenteak eta geroraezinak. - Terapiak eta garapenerako laguntza:
- Profesional fakultatiboek agindutako arreta psikologikoa, psikiatrikoa edo psikopedagogiakoa.
- Klinikoki gomendatutako logopedia- edo fisioterapia-saioak. - Ezinbesteko hezkuntza-errefortzua:
- Eskola-laguntzako klaseak, errendimendu eskasaren edo ikasteko zailtasunaren ondoriozkoak, ikastetxeak edo tutoreak formalki egiaztatuak.Refuerzo educativo indispensable:
3. Beharrezkoak ez diren borondatezko gastuak
Lege-oinarria: Art. 10.2 eta 10.3, 7/2015 Legea
«Ez dira aurreko paragrafoetan sartuko, nahiz eta jarraituak izan, seme-alaben beharrizanei erantzuten ez dieten baina haientzat egokitzat jotzen diren borondatezko gastuak [...]. Beharrezkoak ez diren borondatezko gastuak haiek lortzen dituzten akordioen arabera ordainduko dira, eta adostasunik ezean, egitea erabaki duen gurasoak ordainduko ditu.»
Jarduera edo ordainketa horiek onuragarriak dira adingabearentzat, baina ez dute ez presarik ez premia saihestezinik. Bi gurasoen berariazko eta idatzizko akordioa behar dute.
- Eskolaz kanpoko jarduera ludikoak edo preskribatu gabeko kirol-jarduerak (aukerako hizkuntzen eskolak, kontserbatorio partikularra, futbol federatua, borroka-arteak).
- Udalekuak, atzerriko egonaldiak, derrigorrezkoak ez diren udalekuak edo aisia/ikasketa bidaiak.
- Urtebetetze festak, zeremoniak edo ospakizun sozialak.
- Unibertsitate pribatuetako edo masterretako matrikulak, unibertsitate-sistema publikoan aukera akademikoa baldin badago.
Garrantzitsua: Guraso batek borondatezko gastu bat inskribatzen edo kontratatzen badu beste gurasoaren baimenik gabe, legeak argi eta garbi ezartzen du kostu hori erabakia aldebakarrez hartu duenari bakarrik dagokiola; salbu eta epaian edo hitzarmenean berariaz jasotzen den kontrako itunik badago.
IIII. Jardueren konparazio-laburpena
| Gastu mota | Identifikatzeko irizpidea | Aldez aurretiazko kontsultarik behar du? | Nork hartzen du bere gain? |
|---|---|---|---|
| Arrunta | Aurreikusteko modukoa, aldizkakoa eta egunerokorako oinarrizkoa. Dibortzioan/banantzean jadanik dauden gastuak |
Finkatutako mantenu-pentsioak estalitako gastua izango litzateke.. | Guraso zaintzaileak pentsioarekin edo zaintza partekatuan duen kontu bateratuaren kargura. |
| Ez ohiko beharrezkoa | Ezin aurreikusizkoa, ez erregularra, saihestezina eta teknikoki justifikatua. | Bai, bizi-urgentzia medikorik ez badago. Aurrekontua egiaztatzeko aurretiazko jakinarazpena. | Bi gurasoek, hitzarmenean edo epaian finkatutako proportzio ekonomikoan (normalean % 50). |
| Borondatezko ez beharrezkoa | Komenigarria da, baina ez da nahitaezkoa edo aisialdikoa. | Bai, ezinbestekoa da. Aldez aurretik idatziz adostuta. | Akordioaren arabera. Batak aurka egiten badu eta besteak kontratatu egiten badu, erabaki zuenak %100ean ordaintzen du. |