Epai bidez ezarritako mantenu-pentsioa ordaintzea, guransoentzat betebeharra bat suposatzen du, eta ezarritako baldintzetan bete beharko da. Hala ere, batzuetan gurasoetako batek utzi egiten dio dagozkion zenbatekoak osorik edo zati batean ordaintzeari.
Kasu horretan, zer egin dezake ordainketa bere gain hartzen ari den gurasoak? Hainbat ordainketa metatu behar dira erreklamazioa egiteko? Zer gertatzen da guraso behartuak egoera ekonomiko zaila bizi badu?
Zer gertatzen da pentsioa ordaintzen ez denean?
Mantenu-pentsio bat ezartzen duen epai edo auto bat dagoenean eta gurasoetako batek betebehar hori betetzen ez duenean, legez “epaia/autoa betearaztea” esaten zaiona eska daiteke, mugaeguneratutako eta ordaindu gabeko zenbatekoak erreklamatzeko.
Horretarako, lehenik eta behin zehaztu beharko da zer hileroko geratu diren ordaintzeke; ondoren, demanda jarri beharko da guraso zordunaren aurka.
Jakin beharreko gai garrantzitsu bat da demanda hori jartzeko beharrezkoa dela abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.
Horregatik, zor den zenbatekoaz gain, interesak eta parte hartzen duten profesionalen kostuak erreklamatu ahal izango dira.
Beharrezkoa al da ordaindu gabeko hainbat hilabete metatu arte itxarotea?
Ez. Ez da beharrezkoa zorra zenbateko jakin batera iritsi arte itxarotea. Zorra ez bada betetzen, bai bere osotasunean edota KPIaren eguneratzea, etab., demanda aurkeztu daiteke.
Hori gertatzen denean, betearazpen-demanda bat jartzeko aukera baloratzen has daiteke, pentsioa ezartzen duen ebazpenaren eduki zehatza eta kasu bakoitzaren inguruabarrak kontuan hartuta.
Horretarako, gomendagarria da banku-egiaztagiriak gordetzea, bai eta egindako ordainketak eta erreklamazioaren xede izan diren zenbatekoak egiaztatzeko aukera ematen duen edozein dokumentazio ere.
Zer gertatzen da guraso behartuak baliabide ekonomikorik ez badu?
Likidezia faltaren edo egoera ekonomiko kaltegarriaren aurrean egoteak, INOIZ EZ DU AUTOMATIKOKI EKARRIKO judizialki ezarritako betebeharra DESAGERTZEA.
Guraso behartuaren egoera ekonomikoa funtsean aldatzen bada, honek, legeak aurreikusten duen beste prozesu bat ezarri dezake, neurriak aldatzeko prozesua.
Hala ere, ebazpena aldatzen ez den bitartean, ezarritako betebeharrak betetzen jarraitu beharko dituzte gurasoek.
Noiz izan daiteke delitu bat mantenu pentsioa ez ordaintzea?
Ez-ordaintzea delitua den edo ez jakiteko, kontuan hartu beharko dena ez da ez-ordaintze hutsa, zordunak ordaintzeko duen borondatea baizik.
Horregatik, esango dugu mantenu-pentsio bat ez ordaintzea ez dela automatikoki delitu bat izango.
Hala, Zigor Kodearen 227. artikuluak aurreikusten du, delitua egon daitekeela seme-alabentzako prestazio ekonomiko baten ondoz ondoko bi hilabete edo elkarren segidakoak ez diren lau hilabete ordaintzeari uzten zaionean, betiere hitzarmen judizialean edo ebazpen judizialean ezarri bada.
Hala ere, epaileak ez-ordaintzearen arrazoia aztertu beharko du.
Epaileak ez-ordaintzea zordunaren borondate-faltatik datorrela ebazten badu, zordunak betebehar hori bere gain hartzeko gaitasuna duenean, hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko du. Gainera, zor diren zenbatekoak ordaindu egin beharko dira, artikuluak berak ezartzen baitu kaltearen konponketak ordaintzeke dauden zenbatekoak ordaintzea ekarriko duela.
Horregatik guztiagatik, inguruabar zehatzak aztertu beharko dira, bide zibilera bakarrik jotzea bidezkoa den edo, gainera, erantzukizun penalaren zantzurik egon daitekeen zehazteko.
Ondorioa
Judizialki ezarritako mantenu-pentsio bat ordaintzen ez bada, jarduteko bi bide daude:
Bide zibila: dagokion betearazpen-demandaren bidez, mugaeguneratutako eta ordaindu gabeko zenbatekoak erreklamatzeko eta, hala dagokionean, ordainketa egiteko beharrezko neurriak eskatzeko.
Bide penala: ez ordaintzeak Zigor Kodearen 227. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituenean, familia-prestazio ekonomikoak ez ordaintzearen delitua dagoela baloratu ahal izango da.